argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratzeak egin dituzte Erromoko Nagusia Etxean itxialdian dauden adinekoek
  • Nagusia Etxea espazioaren defentsan, hainbat lagun bildu da ostegunean eta ostiralean egin diren mobilizazioetan.

Amaia Lekunberri Ansola 2018ko maiatzaren 18a
Ostegunean egindako elkarretaratzea

Duela hiru urte Kultur Etxe berrira lekualdatzeko proposamena egin zitzaien Nagusia Etxeko erabiltzaileei, baina espazio berria beraien beharrizanetara egokitzen ez denez, Nagusia Etxea mantentzearen alde borrokan diraute ordutik.

Getxoko Udalak ostiral honetan Nagusia Etxeako zerbitzu guztiak ateratzeko asmoa zeukala jakin zuten aurrekoan El Correo egunkariaren bidez, eta adinekoek asteazkenean hasi zuten itxialdia egitea erabaki dute. Ostegun arratsaldean eta ostiral eguerdian elkarretaratzeak egin dituzte Etxe Nagusia eta bertan egiten diren jarduerak mantentzearen alde.

Aditzera eman dutenez, elkartasun kontzentrazioak egingo dituzte egunero Nagusia Etxea aurrean, 19:00etan.