argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratzea Donostian, Itsasondoko meategietan giltzapetu ziren lau lagunekin elkartasunez
  • Uztailaren 25ean eta 26an epaituko dituzte 2010ean Itsasondoko meategietan giltzapetu ziren AHTren kontrako lau ekintzaileak. Sustengua adierazteko elkarretaratzea deitu dute Donostiako epaitegi aurrean, 25ean 9:00etan.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 23a

2010eko uztailaren 1ean lau lagun Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan giltzapetu ziren AHT salatzeko eta Ordizi-Itsasondo tunelaren obretan egiten ari ziren leherketak geldiarazteko. Horretarako meategian giltzapetu eta meategiko zementu bidoi erraldoietara kateatu ziren. Ekintzak bost egun iraun zituen, harik eta Ertzaintzak lau pertsonak aurkitu eta kanporatu zituen arte.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak jarri zuten salaketa, “desordena publikoak” egotziz  eta “erantzukizun zibil” gisa 60.000 euroko kalte-ordaina eskatuz. Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute bakoitzarentzat.