argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratzea deitu dute Bilboko San Inazio auzoan gertatutako azken eraso matxista salatzeko
  • Bilobak taldeak, San Inazio auzoko talde feministak, joan den astelehenean gertatutako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu du asteazkenean, Levante plazan arratsaldeko 19:00etan.

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko martxoaren 17a

21 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den astelehenean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Bilboko San Inazio auzoan bere bikotekide ohia bortxatzea leporatuta. Erasoa martxoaren 8an gertatu zen, arratsaldeko 15:00etan Juan de Antxeta kalean. 21 urteko gizonak 15 urteko neska bortxatu zuen. Emakumea bera izan zen Ertzaintza deitu zuena.