Asteburuan sexu erasoa salatu duen bilbotarra babesteko eta erasoa salatzeko hamar minutuko elkarretaratzea deitu du Mungiako Udalak.
39 urteko emakume bilbotarrak larunbat goizaldean salaketa jarri zuen sexu erasoa jasan zuelako. Emakumeak adierazi duenez, gizon batek bere etxera eraman zuen eta han sexu erasoa egin zion. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hara joan eta 45 urteko gizona atxilotu zuten. Epailearen aurrean deklaratu du eta aske geratu da kautelazko neurririk gabe.
Mungiako Udalak, adierazpen instituzional bidez, sexu erasoa salatu du, emakumeari behar duen laguntza eskaini dio eta emakumea artatu duten larrialdi taldeak zoriondu ditu.
Elkarretaratzea egingo dute Mungian 19:00etan.