Iruñeko zenbait herri mugimenduk kontzentrazioa deitu dute astelehenean 21:30ean, Txintxilla kaleko komisaldegiaren aurrean. Bertara eraman dituzte Sanferminetako prozesioan izandako liskarren harira atxilotutakoak.
Sare sozialen bidez egin dute elkarretaratzeko deialdia. “Gure auzokideekiko elkartasuna, atxilotuak askatu!” mezua zabaldu dute Iruñeko Alde Zaharreko, Mendillorriko eta Arrosadiako herri mugimenduek, Ahotsa.info-k argitaratu duenez. Astelehenean da mobilizazioa, 21:30ean, Txintxilla kaleko komisaldegiaren parean. Izan ere, jakinarazi dute bertara eraman dituztela Sanferminetako prozesioan izandako liskarren harira atxilotutakoak.
Informazio gehiago: Zazpi atxilotu Sanferminetako prozesioan izandako liskarren harira.