argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratze ugari egiten ari dira Tubacex Taylorreko langileak
  • Iragan astean ekin zioten sei eguneko grebari, enpleguaren eta lan hitzarmenaren defentsan.

Txabi Alvarado BaƱares 2018ko uztailaren 27a
Artziniegako udaletxearen aurrean bildu dira langileak. / Alberto Martinez Gutierrez-Barquin

Uztailaren 19a eta 20a izan ziren Tubacex Taylorreko langileen grebako lehen bi egunak, eta ostegunean, ostiralean eta hilaren 30 eta 31n emango diote jarraipena.Hainbat elkarretaratze egitea aurreikusi dute egun horietan, euren egoera salatzeko.

Ostegunean Artziniegako udaletxearen aurrean bildu dira, eta 13:00etatik 15:00etara Tubacexen Laudioko bulegoen aurrean egongo dira protestan, iragan astean bezala:

Ostiralean, uztailak 27, aldiz, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean egingo dute elkarretaratzea (Gran Via 85), 11:30etik 12:30era.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.