argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratze jendetsua egin dute Egiako eraso sexista salatzeko
  • Azken eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin dute Egian, eta herritar askok parte hartu dute. Egia Bizirik eta Egiako Neska* Gazteak taldeek deitu dute protesta Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. Egia kaleko 13. zenbakian elkartu dira. Donostiako Asanblada Feministak ere bat egin du mobilizazioarekin.

Inaxio Esnaola Irutxuloko Hitza @irutxulo 2019ko urtarrilaren 10a
Argazkia: Irutxuloko Hitza / Inaxio Esnaola

Egiako emakumeok* beste behin ere ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu, urtarrilaren 7ko gauean gure auzoan pairatu genuen eraso sexista salatzeko”, adierazi du Egiako Neska* Gazteak taldeak. Babes osoa adierazi diote erasoa jasan zuen emakumeari. “Gure auzoa espazio aske eta segurua izatea nahi dugu”, aldarrikatu dute.

Eraso sexistaren aurrean, “autodefentsa feministaz erantzungo dugunaren aldarri ozena” luzatu dute. “Bagara nor defendatzeko, begara nor aske izateko eta bagara nor erantzuteko”, azpimarratu dute.

Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du, Egiako eraso sexistarekin loturikoa. Intxaurrondo eta Egia artean dagoen Matigoxotegi eremuan gertatu zen erasoa.

Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.