Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu duena. "Osasuna interes ekonomikoen gainetik" eta "Errauskailua, ez hemen ez inon" lelopean egin dute elkarretaratzea.
Goiena hedabideak zabaldutako bideo honetan ikus daiteke azaroaren 4 arratsaldean Bergaran egindako elkarretaratzea:
[LARRAMENDI] Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran Larramendiko “erraustegiaren” aurka. Hainbat herritar elkartu dira plazan, ‘Osasuna interes ekonomikoen gainetik’ eta ‘Errauskailua ez hemen, ez inon’ leloen atzean. @bergaragoiena @BergarakoUdala @Irekia pic.twitter.com/XSRPCCPKQs
— Goiena Albisteak (@goiena) November 4, 2021
Bergarako erraustegi proiektuaz sakonago informatzeko, artikulu hauek dituzu eskura:
Bergaran elkarretaratzea deitu dute erraustegi asmoaren kontra
Zuk diozu pirolisia, nik diot erraustegia