argia.eus
INPRIMATU
“Elkarrekin eta Anitzak: Proposamenak partekatzen” liburua aurkeztuko da gaur
  • Sorgin eta Anitzak, Euskal Herriko emakume migratuekin lan egiten duen elkarteak liburua aurkeztuko du gaur, Bilboko Hika Ateneoan 19:00etan. "Elkarrekin eta Anitzak: Proposamenak partekatzen" izenburupean, 2014an emakume etorkinekin egindako tailerretan bildutako hausnarketak batzen ditu. Bideoan dugu ikusgai tailer horietako bat.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2015eko apirilaren 15

Feminismoa bizi-proposamen politikoa dela nabarmenduz hasten da liburua eta emakume migratu langileak ditu subjektu. Hauek dira Euskal Herriko beren bizipen, egoera eta ikuspegia eskaintzen dituztenak: Zein dira gure krisiak? Bizitzea merezi duten bizitza horientzako beharrak (zainketa, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak...). Eta alternatibak planteatzen dituztenak, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriz: gizarte honen zati aktiboa sentitu eta izatea, indarkeria multisistemikoari aurre egingo dion politika publiko osoak garatzea, autozainketa...