argia.eus
INPRIMATU
Elkarrekin bizi, dantza, partekatzen duen herria

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko urriaren 22a

Iturola eraldaketa soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da eta Beterri-Buruntzaldean dihardu. Administrazio publikoekin ere elkarlanean dihardu, bazterkeria egoeran dagoen jendeari eskubideak bermatzeko. Helburu hori lortzeko antolatzen dituen ekintzen artean, jardunaldiak antolatu ditu.

Jardunaldi horien baita, urriaren 20an "Ttakunaren koloreak" izenburupean afektuak lantzeko egunpasa elkartu ziren: bizipenen kontaketa egin zuten eguerdian, jarraian herri bazkaria, eta ostean perkusio doinura gorputza astintzea.

 

Talde handia eta anitza elkartu zen Euskal Herrian bizitzeari buruzko esperientziak entzun eta kontatzera.

 

Herri bazkaria Iturola aurreko patioan.

 

 

 

Bideo honetan ikusgai, perkusio saioaren une bat:

 

Beste bideo honetan, "Afrikarrak Txantxarrekan dira" kantua kantatzen eta inprobisatzen:

Azaroaren 25ean mapeoa

Jardunaldiak ixteko eta erreminta zehatzak lortzeko, azaroaren 25ean baliabide formal eta informalen mapeoa egingo dute, etorri berrientzako "bertan geratzeko gida" moduko bat osatzeko.

Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea hitzaldia

Jardunaldi horietan lehen ekintza azaroaren 18an egindako hitzaldia izan zen, Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea izenburupean, alor teknikoa lantzeko. Jarraian gehitzen joango gara hitzaldi horretako kronikak.

Ane Iturbe abokatua: "Egoera irregularrean dauden pertsonak dira, inola ere ez ilegalak"