argia.eus
INPRIMATU
Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako “zuhaitz mozketa masiboa” salatu du Elkarrekin Arabak
  • David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.

Ainara Rodil Jaime 2024ko martxoaren 19a
EUNEIZ Unibertsitatea / Argazkia: EUNEIZ EUNEIZ Unibertsitatea / Argazkia: EUNEIZ

Rodriguezek jakinarazi du hainbat galdera erregistratu dituela “Salburua parkean eraikuntzei buruz emandako ebazpen batekin lotuta”.

Argitu duenez, ebazpen horrek ematen dituen irizpideen artean, “ubideen ingurunea aldez aurretik miatzeko beharra jasotzen da, bertan dagoen fauna- eta flora-komunitatea ezagutu ahal izateko", arriskupean edo intereseko espezieak detektatzeko aukera izango dutelarik.

Gainera, adierazi duen ebazpenaren arabera beharrezkoa dela “kokagunearen hegoaldean hezegune berri bat sortzea, proiektuarekin kenduko denaren ordez; horretarako, lurzatiaren erregimen hidrikoa ebaluatuko da eta ingeniaritza naturalistikoko teknikak erabiliko dira”.

Prospekzio hori egin den galdetu dio Rodriguezek foru diputatuari; ea hezegune berri bat sortu den hura ordezkatzeko; eta ea urmael berrira lekualdatu diren anfibio eta ornogabeak.