Teknikariok sindikatuko kideekin hitz egiteko aukera izan dugu, bizi duten lan egoera larria ezagutzeko.
Asko izan dira COVID-19ren eraginez are gehiago prekarizatu diren sektoreak, eta zuzeneko ikuskizunetako teknikarienena izan da horietako bat.
Erregulazio eta lan hitzarmen baten aldeko aldarria plazaratu du Gorka Agirrek gurean, eta baita datozen mobilizazioen berri eman ere, hilaren 17an baitute hurrengo hitzordua.