argia.eus
INPRIMATU
Elkar+Ekin ekimena abiatu du Eibe elkarteak
  • "Elkarteen lana balioan jarri, berauek zaindu eta berrikuntza ardatz izanik, herritarron parte hartzea sustatzen duen elkartea" da Eibe eta zentzu horretara doa proiektu berri hau.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 04a
Ekimenaren aurkezpena

 Elkarteen Ikerketa eta Berrikuntzarako Ekosistema EIBE elkarteak "Elkar-Ekin Gara!" ekimenaren berri eman du. "Elkarteen lana balioan jarri, berauek zaindu eta berrikuntza ardatz izanik, herritarron parte hartzea sustatzen duen elkartea" da Eibe eta zentzu horretara doa proiektu berri hau.

Elkarteko kideek zehaztu dutenez, bi adar ditu ekimenak. Batetik, "Elkarte Lab" ekimena, Euskal Herri mailako azterketa-gune eta ideia/proiektu laborategia izango dena. Eskualde eta elkartegintza alor ezberdinetako kideek osatuko dute gune hau eta jadanik bi topaketa dituzte finkaturik, bata, abenduaren 17an eta bestea, urtarrilaren 28an.

Bestetik, "Elkarrekin Dantzan" ekimena, dantzaren bidez 50-70 eremu eta 5.000-10.000 lagun batzeko helburuz.  Urtarrilaren 2an egingo dugu ekimena. "Elkarte eta boluntarioek gure gizartean duten garrantzia azpimarratzeko, elkarteak eta boluntarioak zaindu behar ditugula aldarrikatzeko eta herritarrak elkarteetan parte hartzera bultzatzeko egingo dugu dantza", antolatzaileek zehaztera eman dutenez.

Hainbat eragilek babestu dute "Elkar-Ekin Gara!" ekimena: Agirre Lehendakari Center, Euskaltzaleen Topagunea, ArantzazuLab, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Gezki Ehu, Gipuzkoako Foru Aldundia, Telesforo Monzon fundazioa, Labrit Patrimonio eta Euskal Dantzarien Biltzarreko ordezkariak.