Elkarbizitza hobetzeko diskoa grabatzen ari dira Oionen

  • Herrian zabaldutako gaizki-ulertuekin eta zurrumurru faltsuekin amaitu nahi dute artea erabiliz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 23an - 12:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Anitza da Oion: 3.500 bat biztanle ditu eta 20 nazionalitatetik gorako herritarrak. Bertan bizi diren komunitate ezberdinak agerikoagoak dira eta tinkoago heltzen diote beren nortasun kolektiboari, eta horrek bertakoek duten pertzepzioan du eragina, etorkin gehiegi daudela uste dute eta.  Bizikidetzarik ez da sortzen, eta gaizki-ulertuak eta zurrumurru faltsuak zabaltzen dira.

Herriko Bitartean Jolasean elkartea udalerriak bizi duen egoera horren jabe da, eta buelta eman nahian egitasmo parte-hartzailea martxan jartzea erabaki zuten orain dela bi urte inguru. Helburu horretarako, Artehazia elkartearen laguntzarekin, Komanditario Berriak taldea sortu zuten; zehazki, Oiongo bizitza sozialean inplikatuta dauden hamar bat lagunek artea bultzatzeko eratutako plataforma.

Maria Ezquerro da taldekideetako bat. "Artelana sortuz, hainbat gai landu nahi ditugu: batetik, pentsamendu kritikoagoa, hau da, gutxieneko ezagutzarik gabe eta beste kultura batekoa izateagatik soilik inor ez epaitzea. Halaber, pertsonak gerturatu eta elkar ezagutu eta erlazionatzea erraztuko duten puntu komunak ere bilatu nahi dira", azaldu du Bitartean Jolasean elkarteko ordezkariak.

Mursego, zuzendaritza artistikoan

Ez dabiltza bakarrik lan egiten. Idoia Zabaleta bitartekariaren laguntza dute. Taldean udalerriko beharrak zehaztuta, bitartekaria artista bat proposatzeaz arduratu da, behar horiei erantzungo duen lana sortzeko. Oionen kasuan, Mursego abeslariak hartu du horren ardura. Asmoa: uda parterako disko solidarioa grabatzea.

Guztira, bederatzi kantu izango ditu; herriko zurrumurruak, kexak edo bizikidetza bezalako gaiak jorratzen dira abesti horietan musika estilo ezberdinak erabiliz. Horrekin lotuta, honakoa adierazi du Ezquerrok: "Denetarik dago: kexen abesbatza, teknoa, umeek euskaraz eta arabieraz abestutako kantua, musika eskolakoena da beste bat, eta Oiongo musika talde batek ere parte hartu nahi izan du, eta baita ikastetxeetako irakasleek eta herriko bertsolariek ere".

Ehun lagun inguru

Proiektua parte-hartzailea izatea zen helburuetako bat, eta ez dago zalantzarik asmo hori betetzen ari dela. Ezquerrok eskainitako datuen arabera, 100 lagun inguru dabiltza modu batean edo bestean parte hartzen.  Eta kexen korua, esaterako, herritarren proposamenekin egin dute; herriko tabernetan, ikastetxeetan eta bestelako instalazioetan jarritako postontzietan 300 kexatik gora jaso dituzte.

Kantuak, esan bezala, sortuta daude; bakarren bat baino ez zaio falta Mursegori. Eta horiek grabatzea falta da orain. "Entseguekin gabiltza eta apirilaren 1ean eta 2an egingo ditugu lehenengo grabazioak. Oiongo zinean egingo ditugula uste dut", jakinarazi du Bitartean Jolasean elkarteko kideak.  

Asmoa da irailerako kalean izatea diskoa. Ezquerrok gaineratu du ez dela salgai jarriko: "Asmoa ez da dirua ateratzea. Diskoak oparituko ditugu, eta Internetetik debalde jaisteko aukera ere aztertzen ari gara".

Albiste hau  Arabako Alea-k argitaratu du Mirian Biterik sinatuta eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xenofobia
Jaime Iribarren (LAB)
“Zapia buruan eramateagatik diskriminatu egiten dituzte lantokietan”

Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]


Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


Voxen diskurtso xenofoboa geldiarazteko protokolo bat sortu nahi du Nafarroako Parlamentuak

Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.


Hobetu bada ere, indarrean dago atzerritar jatorriko pertsonekiko estigmatizazioa EAEn

Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2023ko Barometroaren emaitzek diote “2021ko balioetara itzuli dela” euskal gizartearen "tolerantzia-maila". Datuen arabera, horrek lotura zuzena du Ukrainako gerraren kronifikazioarekin eta asilo-eskarien egonkortzearekin.


2023-07-11 | Gedar
Frantziako Poliziak 20 aldiz gehiago geldiarazten ditu gazte beltz eta arabiarrak

Profil horretako pertsonen %80 polizia-kontroletan geldiarazia izan da, Frantziako Giza Eskubideen Defendatzaileak ziurtatu duenez. Praktika horrek "komunitate desberdinen eta Poliziaren arteko gatazkak areagotu ditzakeela", ohartarazi izan dute adituek, aspalditik.


2023-04-18 | ARGIA
Gorroto delituak bikoiztu egin dira EAEn, delitu arrazista eta xenofoboak batez ere

2022an Ertzaintzak erregistraturiko gorroto delituen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 438 gertakari guztira, 2021ean baino %57 gehiago. Arrazakeria eta xenofobiari lotutako delituek jarraitzen dute izaten zabalduenak, eta atzetik dituzte sexu-joera edo sexu-identitateari... [+]


Sistema xenofobo bat erabiltzen du Ertzaintzak indarkeria matxistaren arriskua neurtzeko

Algorithm Watch-ek egindako ikerketa batek azaldu duenez, biktimei egindako test batek biktimen eta erasotzailearen jatorriaz galdetzen du. "Atzerritartzat", ordea, Mendebaldekoak ez direnak baino ez ditu jotzen.


2022-10-18 | Iñaki Agirre
Josep Borrell
“Europa lorategia da eta munduaren gainerakoa oihana; lorezainek oihanera joan behar dute, bestela, inbaditu egingo gaitu”

Europako Batasuneko diplomaziaburu den Josep Borrellek kutsu zibilizatzaileko adierazpen xenofobo eta eurozentrista larriak egin ditu Europako Akademia Diplomatikoaren inaugurazio ekitaldian.


Arrazakeria eta LGTBfobia, gorroto delitu nagusiak Hego Euskal Herrian

2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.


Kalean bizi diren gazte migratzaileen testigantzak, begiak irekitzeko dokumentala

Oussama, Amine, Ayoub, Es Said, Ahmed, Meriem, Youssef, Zakaria… dira En la calle dokumentaleko protagonistak, eta Poliziarekin eta dendariekin duten tratuaz, lan egiteko eta alokairua lortzeko dituzten zailtasunez eta kalean daramaten bizimodu gogorraz mintzo dira,... [+]


2022-06-02 | Gedar
Hendaian ostalari batek uko egin dio emakume bati zerbitzatzeari, buruzapi islamiko bat zeramalako

Hendaiako ostatu batean gertatu zen erasoa aurreko igandean. Buruzapia jantzita zuenez, emakume bat eta bere semea tabernatik kanpo utzi zituen ostalari batek.


Eguneraketa berriak daude