argia.eus
INPRIMATU
Elkanoren omenez irailaren 6a jai eguna izango da EAEn
  • Juan Sebastian Elkano “historiak bidegabeki tratatu” duen pertsonaia dela iritzita, omenaldi modura hurrengo urteko irailaren 6a EAEn jai eguna izango dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak, munduari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko. Marinelaren argi-ilunez behin baino gehiagotan aritu gara ARGIAn.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 04a

Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eman du berria: 2022ko lan-egutegian txertatuko dute jai eguna (abenduaren 25aren ordez, igandea baita). 1522ko irailaren 6an, lurra inguratu ondoren Sanlucar de Barramedako portura (Cadiz) iritsi zen itsasgizona, Juan Sebastián Elkano Fundazioak ziurtatzen duenez.

Polemika iturri

Eztabaida eta kontrobertsia eragiten duen pertsonaia da Elkano, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere, Filipinetan edo Patagonian kasu. Mezu ofizialaren ustez, lehen mundu bira egitea harro egoteko moduko balentria da, eta kritiko azaltzen direnen aldetik, Getariako marinelak, Espainiako Inperioaren zerbitzura egindako espedizioetan inperialismoaren mugak zabaltzen lagundu zuen, enperadorearen menpe lurralde, ondasun eta pertsona gehiago jarriz.

ARGIAren Elkanoren mundu bira kanalean artikulu eta erreportaje ugari aurkitu daitezke gaiari buruz.