argia.eus
INPRIMATU
Elkano ipuinetatik at
  • Joan Sebastian Elkano datozen hiru urteetan aspertu arte entzungo dugun izenetako bat izango da. Orain bost mende Espainiako Inperioaren zerbitzura itsasoan aritutako mertzenario getariarra Espainiako eta Euskal Erdiko enbaxadore bilakatzera doaz Espainiako eta EAEko instituzioen bultzadari esker.  

Axier Lopez @axierL 2019ko abuztuaren 05

Herri baten –edo biren?– ordezkari bat ezin da gerra, indarkeria, arpilatzea eta kolonizazioarekin lotuta agertu, eta horretarako Elkanoren irudi idealizatu, garbi eta heroikoa eraiki eta zabaltzeari ekin diote. Historiari testuingurua kenduz, ipuin bilakatuta. Horregatik da interesgarria Gari Berasaluze getariar zarauztartuak 2008an idatzitako liburu hau. Epika interesatutik aldenduta, Elkanoren inguruan dauden iturri historiko nagusietatik edanda, Getariako itsas-gizonari buruzko biografia da, euskaraz dagoen bakarra. Dani Fanoren ilustrazioek lagunduta, oso erraz irakurtzen dena.

 

 

 

Egilea: Gari Berasaluze
Txalaparta, 2008
172 orrialde