argia.eus
INPRIMATU
2022ko irailaren 6a “Elkano Eguna” izendatu eta jai eguna izatea nahi du Jaurlaritzak
  • Joan Sebastian Elkano getariarrak Andaluziara heldu eta munduari bira ematen amaitu zuen eguna jai egun izendatu nahi du Urkulluren gobernuak 2022rako, "Elkano Eguna" izendatuz.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 17a

Eusko Jaurlaritzako lan eta enplegu departamentuak zabaldu du 2022ko irailaren 6a jai egun izendatu nahi duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Egun horretan 500 urte beteko dira Joan Sebastian Elkano getariarrak munduari osatu zuela, Sanlucar de Barramedara heldu zenean.

Kontseilariorde Elena Pérez Barredok adierazi du proposamena aurreko legegintzaldian PSOEk egin zuela eta aurten berhartu egin dutela.

Eztabaida eta kontrobertsia eragiten duen pertsonaia da Elkano, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere, Filipinetan edo Patagonian kasu. Mezu ofizialaren ustez, lehen mundu bira egitea harro egoteko moduko balentria da, eta kritiko azaltzen direnen aldetik, Getariako marinelak, Espainiako Inperioaren zerbitzura egindako espedizioetan inperialismoaren mugak zabaltzen lagundu zuen, enperadorearen menpe lurralde, ondasun eta pertsona gehiago jarriz.

ARGIAren Elkanoren mundu bira kanalean artikulu eta erreportaje ugari topa daitezke gaiari buruz.