argia.eus
INPRIMATU
Elizabeth Magie, Monopoly jokoa kapitalismoa salatzeko asmatu zuen emakumea
  • Gehien saldutako mahai-jokoa da Monopoly . Belaunaldi desberdinek ikasi dute ondasunak erosten, lursailak hotelez betetzen eta beste jokalariei ondasunen alokairua kobratzen.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 23a
Monopoly mahai-jokoa

Elizabeth Magie AEBetan jaio zen 1866an eta bera izan zen Monopolyren sortzailea, ordea, ez da izan jokoa besteko ezaguna.

Magie, errebeldea zen eta kritikoa garai hartan indarrean zegoen politikarekin El Saltok adierazi duenez. Egunkari batean hasi zen idazten, emakumearen menpekotasun egoera salatzeko asmoz. “Emakumea ez da makina. Zerebroa dugu, desirak, esperantzak eta anbizioak” zioen.

XIX. mendean AEBetan zegoen miseriaz jakitun, 1904an kapitalismoari aurre egiteko jokoa asmatu zuen. Ondasunik gehien lortu dituenak irabazten du jokoa, gainontzeko jokalariak ahalik eta diru gutxienekin utziz. Azaldu zuenez, jokoaren helburua sisteman dauden desorekak ikusaraztea zen.

Jolasa oso famatua egin zen, ezker-ideologiako ikasle unibertsitarioen artean.

Beranduago, Parker Brothers marka komertzialak erosi zion patentea eta Monopoly izenarekin atera zuen merkatura. Gainera, Magieren izena ezkutatu eta jolasaren sortzailea Darrow zela zabaldu zen.