argia.eus
INPRIMATU
Eliza katolikoaren ostiekin “Pederastia” idaztea ez dela delitu ebatzi du epaileak
  • "Pederastia" hitza ostiekin idaztea erlijio sentimenduen aurkako eraso gisa epaitua izan bada ere, Abel Azkona artistaren aurkako auzian deliturik ez dela esan du epaileak eta behin betiko itxi du kasua.

Axier Lopez @axierL Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko maiatzaren 05
Abel Azcona Iruñeko 'Desenterrados' erakusketaren prestaketa lanetan

Iruñeko Artzapezpikutzak eta Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak jarri zuten Abel Azkonaren kontrako salaketa, erlijio sentimenduak "iraintzea" leporatuta. 2015ean muntatu zuen artistak Desenterrados erakusketa eta bertan zegoen "pederastia" hitza, ostien bidez idatzia.

Salaketa artxibatu egin zuen epaitegiak, baina helegitea aurkeztu zutenez, berriz ireki zuten; azkenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak behin betiko itxi du.

Iruñean eta Madrilen egindako 242 eukaristiatan ostia sakratuak hartu zituen sortzaileak, eta horiek erabiliz idatzi zuen "Pederastia" hitza lurrean 2015eko azaroan Iruñean antolatutako Desenterrados erakusketaren parte bat izan zen. "Profanazio publikoa" dela esan du Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak.

Erakusketak Iruñeko Opus Deiko eta muturreko katolikoen protestak piztu zituen. Erakusketaren barruan otoitz egitea izan zen horietako bat.

 

Erakusketaren aurkako pintaketak agertu ziren Iruñean

Albistearen mamia Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.