Agorrilaren 27an, Gazan barna elikadura banatzera zihoazen langileei eraso egin diete, beren autoa tirokatuz. Urriaren 7az geroztik NBEko 200 langile baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.
Elikagai-laguntza banatzen dabiltzan langileak ez ditu gehiago Gazara bidaliko NBEk, "[Israelekilako] koordinazioa ez dabilelako". "Behin-behineko" erabakia da eta segurtasunaren bermea eskatu dio Israeli beste behin nazioarteko erakundeak. Agorrilaren 27an gertaturiko ezbeharrak eragin du aldaketa: elikadura-laguntza banatzen zebiltzan langileei eraso egin die Israelek, NBEren auto bat tirokatuta "hamar bat tiroz". Erasoak ez du hildakorik eragin, baina Israelekin adosturikoa zangopilatu izanak heriotzaren arriskua oraindik errealagoa bihurtu die.
Tiroketa horri buruzko azalpenak eskatu dizkio Israeli NBEk: "[Gure presentziari buruzko] informazioa ez dela pasa, informazio horren gainetik pasa direla, edota beste arrazoi bat izan dela… esplikazioa nahi dugu". Urriaren 7az geroztik, NBEren 200 ordezkari baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.