argia.eus
INPRIMATU
Elikagai freskoen prezio gorakada handia Euskal Herrian, Gaindegiak emandako datuen arabera
  • Gaindegiak emandako Kontsumo Prezioen Indizearen (IKT) gaineko datuen arabera, urte-arteko hazkunde tasari dagokionez, iazko apirilarekin alderatuta barazki freskoen prezioak 7 puntu egin du gora Hego Euskal Herrian eta 30 puntu gora Iparraldean.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 16a

Arrainarenak, bestalde, 9,6 puntu egin du gora Hegoaldean eta 9 puntu Iparraldean. Eta fruta freskoarenak 12,2 gora Hegoaldean eta 10,8 Iparraldean.

Erregaien prezioak, aldiz, behera egin du, lehen grafiko honetan ikus daitekeenez. Ipar Euskal Herriko datuak Frantziako Estatuari dagozkio.

Bigarren grafikoan ikus daitekeenez, etxebizitzari loturiko gastuak eta garraioa merketu egin dira, "petrolioaren merketze izugarriaren ondorioz".

Apirileko datuek martxokoek ez bezalako bilakaera erakusten dute. Ipar Euskal Herrian prezioak gutxi igo eta Hego Euskal Herrian mantendu egiten ziren orduan.