Jakoba Errekondo ARGIAko kolaboratzaileak elikadura burujabetzaz jardungo du gaur Bilboko KRML Bizirik gunean, Zer jan eta nola erosi? jardunaldien barruan. Zehazki, “Alternatibak eraikitzea posible da?” solasaldia eskainiko du Errekondok, Unai Brea ARGIAko kazetariak aurkeztuta eta lagunduta. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Solasaldian Juan Manuel Sánchez Gordillo Marinaledako alkateak ere parte hartuko zuela iragarrita zegoen, baina azkenik ezin izan du Euskal Herrira etorri osasun arazoak direla eta. Besteak beste, Marinadan elikadura burujabetzaren alorrean egindako esperientzien berri emango zuen Sánchez Gordillok.