argia.eus
INPRIMATU
Elikadura burujabetzaren eta lurraren aldeko martxa
  • Bergaratik Deriora mendi ibilaldia antolatu dute 'Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!' lelopean, uztailaren 14tik 16ra bitarte, Via Campesinaren nazioarteko biltzarra Derion egingo dela aprobetxatuz.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 07a

Via Campesinak elikadura burujabetza du ardatz, baina horretarako lurra behar dela aldarrikatzen du eta azpiegitura handiek "lurra erabat artifizializatzen" dutela diote martxa antolatu duten lurraren aldeko zein gizarte mugimenduetako hainbat eragilek. Lurraren beharra aldarrikatu eta txikizioa borrokatzeko antolatu dute hiru eguneko ibilaldia.

Via Campesinaren bideoa:

Hemen martxako egitaraua:

Uztailak 14, ostirala / BERGARA-ELORRIO- IZURTZA

-10:00etan. Irteera: Bergarako autobus geltokia

– Bazkaria: Elorrioko gaztetxea.

– 19:00etan. Hitzaldia: EKOPOLen txostenaren aurkezpena. David Hoyos. Izurtzako frontoian.

– 21:00etan. Afaria.

– 22:30ean. Kontzertua: Eneritz Furyak.

– Lo egiteko frontoian.

 

Uztailak 15, larunbata/: IZURTZA-ZORNOTZA-LARRABETZU

– 9:30ean. Irteera: Izurtzako frontoia.

– 10:00etan. Andra Mari plaza. Durango.

– Bazkaria: Zubiondo plaza (Parke gorria). Zornotza.

– 19:00etan. Solasaldia: “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioa. Anguleri Kultur etxea. Larrabetzu.

– 21:00etan. Afaria: Hori bai gaztetxea. Larrabetzu.

– 22:30ean. Kontzertua: Gerra zibileko kantuak eta musika. Hori bai gaztetxea.

– Lo egiteko polikiroldegian.

 

Uztailak 16, igandea: LARRABETZU-DERIO

– 10:00etan. Irteera: Askatasunaren Enparantza. Larrabetzu.

– 13:00etan. Giza-kate-jira. Derio.

– 13:30ean. Amaierako ekitaldia. Derio

 

IZEN EMATEA: ahtgelditu@ahtgelditu.org edo 628243066 tfnoa.

Argibide guztiak www.ahtgelditu.org helbidean.