Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.
Euskarazko aldizkari zientifikoak lau zenbaki publikatuko ditu urtean paperean: martxoan, ekainean, irailean eta abenduan.
Salmenten eta diru-laguntzen jaitsierak aldizkaria baliabide urriagoekin utzi dutela adierazi dute Elhuyar-eko arduradunek aldizkariaren webgunean argitaratutako oharraren bidez.
Dena den, aldizkariarekin lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Aldizkariko zuzendari Eider Cartonen arabera, “paperean ezin dena webgunean eta sare sozialen bidez” lantzeko asmoa dute.
Zientzia eta teknologiarekin lotutako gaien inguruko informazioa euskaraz emateko helburuarekin 1986an sortu zen Elhuyar aldizkaria. 1989tik argitaratu da hilero orain arte.