argia.eus
INPRIMATU
Elhadji Ndiaye gogoratu dute Iruñean, haren heriotzaren laugarren urteurrenean
  • Elhadji Ndiaye jatorri sengaldarreko Arrotxapeako bizilaguna duela lau urte hil zen, Espainiako Poliziak atxilotu ondoren, komisaldegian. Hainbat kolektibok haren heriotza argitzeko eta errudunak zigortzeko eskatu dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko urriaren 26a
(Argazkia: Ahotsa.info)

Hamarnaka lagun bildu ziren asteburuan Baluarteko plazan, Elhadji Ndiaye senegaldarraren heriotzaren laugarren urteurreneko ekitaldian. Flor de Africa eta Africa United taldeek deitu zuten elkarretaratzera. Ndiajeren heriotza argitzeko eta absolbitutako errudunak zigortzeko eskatu zuten. Atxiloketa bat ere irudikatu zuten.