argia.eus
INPRIMATU
Elgetako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euskaraz sinatu dute hitzarmena
  • Azaroaren 5ean elkartu ziren bi instituzioetako ordezkariak eta hitzarmena euskara hutsean sinatuz amaitu zuten ekainean hasi zen aferarekin.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 08a
Elgetako kiroldegiko aldageletako bat berriztaturik. Argazkia: @goiena

Gipuzkoako Foru Aldundiak Elgetako kiroldegiko aldagelak berriztatzeko ekainean iragarri zuen hitzarmena, euskaraz sinatzea lortu du Elgetako Udalak. Aldundiak akordioaren sinadura elebiduna izan behar dela zehaztu zuen hitzarmenaren seigarren puntuan eta ordutik eztabaida linguistiko batean murgildurik izan dira.

UEMA eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Elgetako Udalaren euskara hutsez sinatzeko eskubidea babestu dute, euskarazko erabilpena arautzen duen 10/1982 oinarrizko legea eta aldundiko Foru Dekretuko legeetan oinarrituz.

Akordioaren sinadurari esker, jadanik berriztaturik dauden aldagelak finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri zuen 13.000 euroko diru-laguntza jasoko du Elgetako Udalak.