argia.eus
INPRIMATU
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz
  • “Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko irailaren 03a

Horrez gain, Baionako prokuradoreak agorrila bukaeran jakinarazi du, ber egunean epaituko zuela ere, Bizkaia zubian agertu lapurtuak izan ziren Baxe Nafarroako panelengatik. Euskaraz deklaratzea galdegin du berriz ere epaituak. Martxoko epaiketan ukatu zioten, eta bera gabe iragan zen auzia. Euskal Herrian Euskaraz-ek, irailaren 10eko auzi egunean, 13:30ean sustengu elkarretaratzera deitu du.