argia.eus
INPRIMATU
Elgarretaratze jendetsua Senperen Frederik Haranbururen askatasuna eskatzeko
  • "30 urte aski da” lemapean elgarretaratze jendetsua burutu zuten hainbat herritarrek larunbata goizean Senpereko 2 biribilgunetan, Xistorren askatasunaren alde.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2020ko uztailaren 28a
Bake Bideanen elkarretaratzea. Argazkia: Anaiz Aguirre

Mobilizazio eguna deitu du Bake Bideanek irailareko 19rako.  “30 urte aski da” lemapean elgarretaratze jendetsua burutu zuten hainbat herritarrek larunbata goizean Senpereko 2 biribilgunetan, Xistorren askatasunaren alde.  Izan ere, ostiral arratsean jakin zen gisan, presoa baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin bazuen ere zigorrak ezartzeko Frantziako auzitegiak, terrorismoaren aurkako fiskaltzak erabakiaren kontrako helegitea ezarri zuen berehala.  Domonique Iriart Senpereko auzapeza eta Jean René Etxegarai elkargoko lehendakaria  ere, bertan izan ziren, presoaren askatasun aldarriarekin bat eginez,  beste hainbat herritarrekin batera. Aitziber Zapirain: