Elektrizitate autokontsumoari trabak ipintzen tematuta dago Espainiako Gobernua

  • Espainiako Gobernuak ezetz esan dio oposizioko talde guztiek –Foro Asturiasek izan ezik– urtarrilean aurkeztutako autokontsumoari buruzko lege proposamena tramitatzeari. Autokontsumoaren gaineko zergak ezabatzea zen proposamenaren helburua.


2017ko martxoaren 14an - 10:22
Energia sorrera orok zerga bat du Espainiako Estatuan, eratutako elektrizitatea sarera jaulki ez eta eraikin berean kontsumitu arren (Arg.: Ken Fields-CC By SA)

Aurreko legegintzaldian PPk gehiengo absolutua baliatuta ezarri zuen legediaren arabera, zerga ordaindu behar da sortzen den elektrizitate guztiagatik, baita energia hori sare nagusira bidaltzen ez bada ere. Energia berriztagarrien sektoreak eta talde ekologistek gogor kritikatu dute “eguzkiaren gaineko zerga” hori. PPren politikak energia berriztagarriak sortzeko proiektu asko bertan behera uztera behartu duela salatzen dute, besteak beste.

Hori gainditzeko asmoa zuen ia oposizio osoak urtarrilean adostutako lege proposamenak, baina gobernuak, PP orain gutxiengoa izan arren, araudian zirrikitua aurkitu du ekimena geldiarazteko: estatuaren aurrekontuei galera ekar diezaiokeen edozein neurri bertan behera utz dezake bere kabuz, eta halaxe egin du oraingoan, autokontsumoari zerga kentzeak 162 milioi euro gutxiago biltzea ekarriko lukeela argudiatuta.

Lege proposamena Espainiako enpresa fotovoltaikoen elkarteak eta gizarte zibileko 30 talde baino gehiagok bultzatuta aurkeztu zuten oposizioko alderdiek, joan den urtarrilean argindarraren prezioak gailur historikoa jo eta gutxira.

Greenpeacek Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzetsi du, eta leporatu egin dio “autokontsumoaren kostu eta onurei buruzko inolako analisi seriorik egin ez izana”. Talde ekologistaren esanetan, aukera dago 2050erako Espainiako Estatuan hiru pertsonatik batek bere elektrizitatea sortzeko iturri berriztagarrien bitartez, eta eskari osoaren erdia modu horretan betetzeko. Horretarako, noski, elektrizitatea sortzeari trabak kendu beharko litzaizkiokeela nabarmendu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2024-08-29 | Estitxu Eizagirre
Solariak Araban egin nahi dituen eguzki-zentralak 25 dira, ez hiru

Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, Solaria Eguzki Sorkuntza SLU-k Araban eguzki-zentralak jartzeko egin dituen eskaerak 25 dira, hamabi herriri eragiten diotenak. Horietatik 24 dira 49,89 MW-ko potentzia edo gehiagokoak: denen artean 1.234 MW baino gehiago batuko lituzkete eta... [+]


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Unai Pascual, Gorbeialdea Defendatu plataformako kidea:
“‘Far West’-ean gaude: heltzen lehena den enpresak lurrak hartu eta nahi duena egiten du”

Solaria multinazionalak 100 hektareako parke fotovoltaikoa eta eskualdea zeharkatuko lukeen Oso Goi Tentsioko Linea eraiki nahi ditu Arabako Gorbeialdean. Herritarrak aurka antolatu dira eta ekimen jendetsu ugari burutu dute denbora gutxian. Baina Gorbeialdeakoa Solariak Araban... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak eta Administrazio Batzarrek batera aurkeztu dituzte Solariako energia sortzeko proiektuaren aurkako alegazioak

Toki-administrazioek zalantzan jarri dute ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta ohartarazi dute ingurumenean eragin larria izango duela eta baterako azterketa egin beharko dela etorkizuneko proiektuetarako.


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


Landa-eremua mugitzen ari da

Esnatze horretan hainbat kausa elkartzen dira, eta lurraldean sakabanatuta dauden herrien erresistentzia-ahalmenak bete-betean erantzuten die. Joan den larunbatean, aldarrikapen horien inguruan manifestazio jendetsua egin zen Gasteizen. Kalean frogatu zen berriro posible dela... [+]


E-CHO proiektua: Pirinioetako oihanak, abioiak hegalarazteko erregai

E-CHO izenaren gibelean gordetzen den makroproiektuari so jarri gara, Zuberoatik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egitekoa den egitasmo omen ekologikoa hurbilagotik ezagutzeko asmoz. Hiru gune industrial lituzke: hidrogenoa ekoizteko fabrika erraldoi bat, eta hegazkinentzako eta... [+]


Amazonen opari bat

Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Eguneraketa berriak daude