Ertzaintzak desobedientzia zibila kriminalizatu nahi duela salatu dute


2014ko abenduaren 05ean - 09:28
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
“Herri harresietako biolentzia bakarra Ertzaintzak berak sorturiko biolentzia da, herritar guztiek erresistentzia pasiboari ekiten baitiote”. (Arg: ARGIA)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kartzelan bere borondatez aurkezteko hamar eguneko epea kentzeko eskatu du Ertzaintzak, horrek beste herri harresi bat egitea ekidingo lukeelako, oraingoan Jone Amezaga babestuko lukeena.

Txosten horretan herri harresiak eta desobedientzia ekimenak deskribatzen ditu Ertzaintzak, Donostiatik hasi eta Loiolara bitartean egindakoak. Eleak eta Libre plataformek txostena “gezurrez beteta” dagoela salatu dute, eta bertsio bakarra ageri dela, Ertzaintzarena.

“Herri harresi hauetan eman den biolentzia bakarra Ertzaintzak berak sorturiko biolentzia da, herritar guztiek erresistentzia pasiboari ekiten baitiote”, azaldu dute plataformek. Horren frogak sare sozialetako irudi eta bideoetan ikus daitezkeela argudiatu dute.

Eleak eta Libre mugimenduek “kezka handiz” ikusten dute Ertzaintzaren jarrera. “Onartzen dute herritar askoren babesa jasoko duela herri harresiak, baina ez dute onartzen protesta forma demokratikoa denik, kontrakoa baizik”.

Desobedientziari eusteko deia

Euskal jendarteari dei egin diote Eleakek eta Librek euren adierazpenean, desobedientzia zibilean sakontzen jarraitzeko, “atxiloketak egitea politikoki, sozialki eta teknikoki ezinezko bihurtu arte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jone Libre dinamika
2016-10-06 | Axier Lopez
Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten... [+]


2016-06-07 | Topatu.eus
Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.


Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!


19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.


Jone Amezaga atxilotu du Ertzaintzak bortizki

Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu du Jone Amezaga gaztea Gernikako merkatu plazan. Lekukoek kontatu dutenez, polizia autonomikoak modu bortitzean egin du atxiloketa, borra hedagarriak erabiliz besteak beste. Manifestazioa deitu dute atxiloketa salatzeko: 20:00etan abiatuko... [+]


Jone Amezaga: “Jendeak erakutsitako konpromisoak egingo du herri hau libre”

Jasotako babesagatik esker ona adierazi du Jone Amezaga atxilotze arriskuan dagoen gazteak, Garari, Berriari eta Topaturi eskainitako elkarrizketetan.

Asteburu honetan Gernikara joateko deia egin dio jendarteari, berari libre bizitzeko aukera emateaz gain, “datozen... [+]


2014-12-03 | ARGIA
Ertzaintzak ez du herri harresirik nahi

Herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen... [+]


2014-11-27 | ARGIA
Jone Amezagari 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, pankarta bat jarri izana leporatuta

Jone Amezaga Errigoitiko gaztea atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, "terrorismoa goratzea" leporatuta. 2012an Gernikan jarritako pankarta bat dela-eta, 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Ostegun goizean Ertzaintza bere gurasoen etxera joan... [+]


Eguneraketa berriak daude