argia.eus
INPRIMATU
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”
  • Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko urtarrilaren 24a

Hauteskundeetara aurkezten badira ere, azken urteetan bezala, Paueko Ganbaran eskuratutako eserlekuei uko eginen dietela jakinarazi du, Euskal Herrian berean sortutako tresnen alde egiteko parioari lotu baitziren Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sorrerarekin.

Julen Perez ELB sindikatuaren zerrendaburuak azaldu duenez, usu protagonismoa kabala hazleek dute laborantza sailean, baina ELBk landare sailean ezarri nahi luke azpimarra, baratzezainetan, fruitu arboletako laborariengan edota mahastizainengan.