Paueko auzitegiak hala erabaki du: ELB sindikatuak 5.000 euroko isuna eta 2.071 euroko kalte-ordaina Pertsonen Zaintzarako Departamenduko Zuzendaritzari. Uhartia etxaldeko ahate hazlea errugabe jo dute.
Hegazti gripeak jota zirela argudiatuz, Frantziako estatuko osasun zerbitzuko kideak ahateak hiltzera zihoazela, hori eragozteko zenbait jende elkartu zen hainbat etxalderen aurrean. Uhartia etxaldean adibidez, 2017ko apirilean. Azaroko epaiketan, prokuradoreak Barkoxeko hazkuntzarentzat 5.000 eurotik gorako isuna eskatu zuen, Cathy Txabalgoiti ahate hazlearentzat hainbat isun eta hiru hilabeteko kartzelaldia, eta ELB sindikatuarentzat 10.000 euroko isuna.