argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntza eskubideen aldeko borroka sindikala indartu nahi du ELAk
  • Ekainaren 2an, Donostiako Olarain Ikastetxean Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu lema harturik, mahai-inguruan arituko dira Joxerra Garzia, Lorea Agirre, Patxi Saez eta Sagrario Aleman.

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 30a

Ekainaren 15 eta 16an eginen duen Kongresuaren aurretik “euskarak sindikatuaren diskurtsoan eta praxi sindikalean izan behar duen tokiari buruzko hausnarketa egin nahi du” ELA sindikatuak .

ELAk “lan munduan hizkuntza eskubideak bermatzearen alde asko egin dezakeela”, dio.

Bide horretan bere konpromisoa indartu egin nahi du euskararen alorrean. Kari horretara, “Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu" lema harturik, mahai-inguruan bilduko ditu Joxerra Garzia, Lorea Agirre, Patxi Saez eta Sagrario Aleman hizlariak.