"El Salvadorreko presidenteak egindako estatu autokolpe saiakera gogor arbuiatzen dugu. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko".
Orotara ia 30 erakunde politiko, sindikal eta sozialek sinatu dute agiria. Lau gauza "exijitzen" dituzte:
1. Nayib Bukele Errepublikako presidenteak segurtasun eta legezkotasun juridikoaren bidez eratutako ibilbideak errespetatzea, eta bakea eta elkarrizketa politikoari eutsiz, botereen independentzia eta herrialdearen instituzionaltasun demokratikoa bermatzea.
2. El Salvadorreko Konstituzioa arautzen duten printzipioak errespetatuz, bere eginkizunetan, legebiltzarrarekin harmonia soziala eta koordinazio-bideak izatea.
3. Mario Ponce Biltzar Legegileko lehendakariari, Salvadorko herriari une oro segurtasun juridikoa eta bakea lehenestea exijitzen diogu.
4. Organo legegilearen egoera, erabilera eta abusua autokudeatzeko ahalegin horren aurrean, Justizia Auzitegi Goreneko Konstituzio Arloko Aretoari, kasu horietan dagokion konstituzio-kontrola egitea eta herrialdeko presidenteari erantzukizunak eska diezazkion exijitzen diogu.
"Nazioarteko elkartasunetik dei bat egiten dugu El Salvadorren ordena konstituzionala errespeta dadin, militarizazio gero eta handiagoari aurre egin dakion eta El Salvadorrreko herriarentzat bake sozial eta justua berma dadin".
Sinatzaileen artean daude, besteak beste: ELA, LAB, STEILAS, ESK, Hiru, CCOO, Alternatiba, Antikapitalistak, Ezker Anitza IU, Euskadiko GGKEn koordinakundea, Etxalde, Jorge Adolfo Freytter Romero elkartea, Mundubat, Euskadi-Cuba, Mugarik Gabe eta Sandinistak.