argia.eus
INPRIMATU
El Salvadorko presidenteak bandetako presoen aurka bortizkeria hilgarria erabiltzeko baimena eman du
  • El Salvadorren, Nayib Bukele presidenteak baimendu dio Poliziari eta Armadari bortizkeria hilgarria ("fuerza letal" gaztelaniaz) erabiltzeko espetxeetan. Bandei aurre egiteko estrategia dela dio, azken egunetan banda hauekin zerikusia izan dezaketen zeinbat hilketa gertatu baitira herrialdean, CNNk jaso duenez.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 28a
Polizia bat El Salvadorko espetxe bateko presoak zelatatzen, hauek lurrean ilaran jarrita dauzkatela.

Autoritateek diote 50 pertsona baino gehiago hil dituztela asteburuan eta preso dauden bandetako kideek espetxez kanpoko hilketak agindu dituztela. Ordutik irudi beldurgarriak zabaldu dira El Salvadorreko espetxeetatik eta horietako asko Bukele presidenteak berak zabaldu ditu Twitter sare sozialean.

Herrialdeko espetxeetako zuzendariari honela agindu dio publikoki: "larrialdi gorena pandilleroak dauden espetxe guztietan, inteligentzia zerbitzuek jakinarazi digute bertatik agindu dituztela hilketak. Egunean 24 orduko itxialdia, egunero, polizia operazioak abian dauden bitartean".

Irudiotan ikus daitezke presoak bata bestearen gainean pilatuta, batzuk maskarak jantzita, beste asko ez. Amerikako espetxeetan koronabirus kasuak hedatzen ari dira, giza eskubideekin lotura durten erakundeak preso ez-biolentoak askatzeko eskatzen ari diren bitartean.

Jarraian, El Salvadortik datozkigun zenbait irudi: