ETAk lehergailu bat zartarazi zuen igandean –goizaldeko hiruak aldera– El Correo egunkariak Zamudion duen errotatiban. Bost kilo lehergailuk egin zuten eztanda, eta eraikinean kalte handiak eragin zituen. Alderdi politikoetako eta hedabideetako ordezkariek gogor gaitzetsi dute atentatua. Bestalde, Euskal Kazetarien Elkarteak deituta, kontzentrazioa egingo da gaur eguerdiko 12:00etan Bilboko Arriaga plazan.