argia.eus
INPRIMATU
El Correo egunkariak migratzaileak kriminalizatu izana salatu du OEE taldeak, koronabirusaren harira
  • Zierbenan (Bizkaia) zeuden 22 migratzaile matxinatu zirela zabaldu izana salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak . Albistea ezeztatu du, Zierbena Sarea, Gurutze Gorria ta DYA jakinaren gainean zeudela adieraziz, eta akatsa zuzentzeko eskatu dio egunkariari.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 20a
Argazkia: OEE.

Martxoaren 17an, alarma egoera zela eta, Zierbenako portuan zeuden 22 migratzaileri harrera egiteko prestatu ziren Zierbena Sarea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE), aterpean egon behar dutelako. Zierbenako frontoian eman zieten aterpe, eta autobus bat antolatu zuten migratzaileak hara eramateko. Gurutze Gorria izan zen lekualdatzea eta frontoiaren prestaketa burutu zituena.

El Correok argitaratutakoa ezeztatu du OEEk, lekualdatzean parte hartu zuten plataformek bazuten haien berri. Egunkariari eta kazetariari exijitu diete informazioa Ertzaintzarekin kontrastatzeko eta akatsa zuzentzeko. Argi utzi nahi izan dute, ez dutela "migratzaileen kriminalizazioa onartuko gure portu eta auzoetan".

Hurrengo egunetik migratzaileak zaintzen dituen ertzainik ez dagoela adierai du Ongi Etorri Errefuxiatuakek. Erantzukizuna eskatu diote hedabideei, konfinamenduak gizarteko sektore zaurgarrienei besteei baino kalte handiagoa egiten diela argudiatuz.