argia.eus
INPRIMATU
Ekuadorko Yasuní erreserba defendatzeko karabana antolatu dute indigenek eta ekologistek
  • Ekuadorko hainbat probintzietan barrena ibiliko da karabana abuztuaren 20ra arte, Yasuní biosferako erreserba aberatsean petrolio ustiaketa proiektuaren aurka egiteko. Egun horretan herri-galdeketa egingo dute, eta esplotazioaren aurkako bozkak lortu nahi dituzte karabanarekin.

Ilargi Manzanares 2023ko abuztuaren 17a
Quito-n hasi zuen karabanak ibilbidea. Argazkia: CONAIE.

“Karabanari hasiera emango diogu, Yasuníarengatik, bakearengatik, naturarengatik. Herriarentzako bakea nahi dugu, baina baita oihanean, bertan bizi diren ume eta emakumeentzako, petrolio-industriaren eragina jasaten dutenentzako ere”, adierazi du Helena Gualinga ekologista gazteak.

Abuztuaren 20an egingo herri galdeketa egingo dute proiektuaren inguruan, behar baino lehenago etorri diren hauteskunde orokorrekin batera. Gainera, egun berean Quiton beste galdeketa bat egingo da, Chocó Andinon metalen ustiapena onartu edo ez ez erabakitzeko. 

Karabana Santo Domingo, Manabí eta Guayas probintzietatik pasako da Yasunín petroleo ustiaketa blokeatzeko aldeko bozkak lortzeko helburuarekin. Indigenek ustiaketa horrek ekarriko lukeen kutsadura salatu dute. Beste herritar batzuek, aldiz, industriaren arloan lana eta aberastasuna ikusten dute.

Ekuadorko Gobernua galdeketaren aurka dago, eta bere esanetan 20 urtetan 16.470 milioi dolar galduko lituzkete petrolio ustiapena blokeatzen bada.

Ekuadorren egoera

Egoera oso nahasia da Ekuadorren, duela egun batzuk Fernando Villavicencio presidentetzarako hautagaia hil zutenez geroztik. Hortik bost egunetara Revolución Ciudadanako buruzagietako bat den Pedro Briones ere hil dute ezezagunek. Eta hilketa hauek baino lehen, Mantako alkate Agustin Intriago eta Actuemos aliantzako Ryder Sánchez hil zituzten.

Revolución Ciudadanako kideek salatu dute indarkeria gero eta zabalduago dagoela, mafien eta narkotrafikoaren ondorioz, eta Guillermo Lassoren gobernuari egotzi diote errua.