argia.eus
INPRIMATU
Ekuadorko Gobernuak Julian Assange entregatu dio Londreskoari
  • Wikileakseko fundatzaile Julian Assange polizia britainiarrak atxilotu du gaur goizean, Ekuadorko Gobernuak aterpe politikoa kendu eta Londresko agenteei baimendu dienean enbaxadan sartzea.

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 11

Kasik zazpi urtez egon da Assange Ekuadorren Londresko enbaxadan babestuta. Londresko agintariek hasieran formalki Suedian gertatutako sexu eraso baten akusazioaz galdekatu nahi zuten arren, Assangek bezala Wikileaksek beti adierazi dute atxiloketaren helburua hura AEBetara estraditatzea zela, Wikileaksek AEBen armadaren eta oro har agintarien mundu osoko jokabideaz informazio ezkutu minberak plazaratu zituenetik. Ekuadorreko lehendakariak berak aitortu du publikoki aterpe politikoa kendu diola Julian Assangeri.

 

Rafael Correa, Ekuadorreko aurreko lehendakari eta Assangeri bere garaian babes politikoa bermatu ziona, oso gogor mintzatu da bere ondorengoaren jokabideaz: "Ekuadorren eta Latino Amerikaren historiako traidorerik handienak, Lenin Morenok, polizia britainiarrari baimendu dio Londresko gure enbaxadan sartu eta Assange atxilotzea. Moreno gizon ustela da, baina oraingoan egin duena da krimen bat gizadiak sekula ahaztuko ez duena".

Eta Correa are urrutirago joan da Lenin Morenoren kontrako salaketan: esan du Assange entregatu duela bere familiaren ustelkeria agerian utzi zuelako.

Bere aldetik, Boliviako lehendakari Evo Moralesek irmoki gaitzetsi du Assangeren atxilotzea: