Mundu osoko kale huts eta ospitale kolapsatuen irudiekin kontrastean, inpaktu handia eragin duten irudiak heldu dira Ekuadorko Guyaquil hiritik. Gorpuak kalean abandonatuta, bertakoek gaitza zabaltzea borrokatzeko, su eman diote bati baino gehiagori.
BBCk honela jarri dio izenburua: Koronabirusa Ekuadorren, Guayaquilgo drama, herrialde ugarik baino hildako gehiago dituen hiria, eta hileta duinak egiteko erlojuaren aurkako borroka. Bertan kontatu dute hileta zerbitzua kolapsatuta dagoela covid19 krisiagatik. Senide bat etxean hil dela jakinarazi eta hiru egunean inor bila ez dela joan salatu du artikuluan Jesica Castañeda herritarrak.
Hirian 2,3 milioi pertsona bizi dira eta bertan hil da herrialdeko gaitzaren iturri nagusia da.
Herritarrak salaketa gogorrak egiten ari dira, azpiko bideoan ikus daitekeenez.
Poco se habla de las terribles circunstancias que sufren en #Ecuador, donde su criminal Gobierno neoliberal, que estrechó aún más su alianza con #USA 🇺🇸 el pasado febrero, es incapaz de contener y luchar contra el desastre de la pandemia.#COVID19
— Esperanza (@JeSuisEspe_) April 2, 2020
⚠️ Imágenes duras pic.twitter.com/ZarW8UMRb7
Democracy Now hedabidean irakur daiteke kalean edo eraikin hutsetan plastikozko poltsetan bilduta deskonposatzen utzita hainbat gorpu agertu direla, ospitaleak gainezka baitaude han ere eta hiriko gorputegia beteta. Ofizialki, Ekuadorrek Brasilen ondoren Hego Amerikako koronabirus kasu gehien du: 120 hildako eta 3.163 positibo. Hala ere, Guayaquilen agintariek diote 400 gorpu baino gehiago berreskuratu dituztela azken egunotan.
#COVID19 🇪🇨 | Guayaquil. "Mi nombre Ángel Villena, ahorita vamos a dónde estan los desechos infecciosos y hay 6 cuerpos embalados con coronavirus. La morgue está colapsada por eso los han puesto aquí. Embalados. Aquí están los cuerpos". Así se ensaña este genocidio. pic.twitter.com/1YOVmTghWh
— Amanda (@amandaasubiar) March 29, 2020
Quedará para la historia.
— #CORONAVIRUS #QuedateEncasa #CuarentenaTotal (@GonzalezBready) April 1, 2020
En #Guayaquil #Ecuador, familiares de fallecidos por #Covid19, queman en las calles a sus muertos, porque el gobierno no gestiona rápidamente su traslado. #ElPeorGobiernoDeLaHistoria #Coronavirus #CoronavirusEcuador
dale RT pic.twitter.com/WfGZ05rxGd