Matxinaden abiapuntu elkarrekiko etsaitasuna zuten zenbait bandaren arteko enfrentamenduak izan ziren, gobernuaren arabera.
Ekuador herrialdeko espetxe sistemaren zuzendari Edmundo Moncayok gobernuaren jauregian eman duen prentsaurrekoan adierazi du hiru espetxetan izan diren matxinadek 75 presoren heriotza eragin dutela, Telesur hedabideak informatu duenez.
Cuenca, Latacunga eta Guayaquil hirietako espetxeetan izan dira istiluak, eta hasiera batean 62 heriotza aipatu badituzte ere, autoritateek ondoren jakinarazi dute 75 direla hildakoak.
Edmundo Moncayoren arabera, istiluak hasi ziren bi banda hauen arteko enfrentamenduetatik. Bietako batek aurkarien buruzagia hil nahi izan dute, baina horiek aurrea hartu eta hainbat espetxetan batera matxinadak hasiz erantzun dute.
Moncayok adierazi du espetxe funtzionario eta langile sozialek garaiz utzi zituztela instalazioak eta hauen artean ez dela zauriturik. Enfrentamenduekin amaitzera bidalitako 800 polizien artean, berriz, bai, badira zaurituak.
Azkenik, adierazi du 38.000 preso daudela Ekuadorren istiluak izan dituzten gisako erakundeetako kide.