Frantziako Estatuko sindikatuek gogor jarraitzen dute lan erreformaren aurka. 9:00ak aldera, Bokaleko Celsa enpresaren bidegurutzea blokeatu dute 200 langilek. Zirkulazioa erabat galditu dute; kamioilari batzuk enpresara sartzen saiatu dira eta tentsioa izan da grebalarien eta kamioilarien artean.
10:00etan amaitutzat jo dute ekintza hori eta Baionako tren geltokira joan dira. Bertatik abiatu da lan erreformaren aurkako manifestazioa, eta 1.700 pertsona inguru elkartu dira. Baionako San Leon biribilgunea blokeatu dute manifestariek, Intersindikalak deituta.
Jende andana Baionako manifestaldian @jusquauretraitk @berria pic.twitter.com/RCRZjtwpo5
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 26, 2016
13:15ean Frantziako Bankua blokeatzen saiatu da Jusquauretraitk kolektiboa –lan erreformaren aurkako hainbat eragile biltzen dituen plataforma–. Bankura dirua sartzea oztopatu nahi zuten, baian dirua zekarkien kamioia lehenago pasa denez, ekintza bertan behera uztea erabaki dute.