argia.eus
INPRIMATU
“Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean” gaiaz mintzatuko da Jorge Riechmann Gasteizen
  • Adrián Almazánek gidatuko duen solasaldian, Madrilgo ekologista ezkertiarra den Jorge Riechmannek bere liburua aurkeztuko du: Ekologismoa, iragana eta oraina (etorkizunari buruzko ideia batzuekin). Araba Bizirik taldeak antolatu duen hitzaldia martxoaren 11n izango da, 18:30ean Gasteizko Artiumen.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2024ko martxoaren 07a

Jorge Riechmann Ekologistak Martxan eta Ezker Antikapitalista taldeetako kidea da eta "hankutsik den ekologismo soziala" (dekrezentista) bultzatzen du. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko etika eta filosofia politikoko irakasle ere baden honek, hainbat ekintza zuzenetan hartu du parte: 2019an atxilotu egin zuten Extinction Rebellionek antolatutako protestan zubi bat ixteagatik, eta 21 hilabeteko kartzela zigorra egozten diote 2022an Diputatuen Kongresu aurrean egin zen protestan pintura biodegradagarria bota izanagatik.

Riehcmannek poesia idazten du, baita ekologiari buruzko saiakerak ere. Esaterako, Smartphoneak mugimendu ekologista garaitu al du? edo Sozialismoa bizikletan soilik etor daiteke.

Argitaratu berri duen Ekologismoa, iragana eta oraina (etorkizunari buruzko ideia batzuekin) liburutik abiatuta Gasteizen emango duen hitzaldia Adrián Almazánek aurkeztuko du. Hemen irakur daiteke Almazáni berriki Urko Apaolazak egin dion elkarrizketa. Hona hitzaldiaren kartela: