Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.
Mixel Esteban hautetsi ekologista baionarraren iritziz datuak ez dira "hain txarrak": "Bost jarleku erdietsi ditugu, eta intsumituen aitzinetik gira". Azken bozetan, ordea, bi milioi bozka gehiago eta hamahiru jarleku lortu zituzten frantses berdeek. Frantzia mailan, beraz, bozken %13tik %5era iragan dira zortzi jarleku galdurik.