Banatu dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 62. edizioko sariak. Magical girl film espainiarrak irabazi du Urrezko Maskorra eta La isla mínima, espainiarra hau ere, izan da sari gehien jaso dituen beste lana.
Zehazki, argazki onenaren saria eta Javier Gutierrezek irabazi duen gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra joan dira thriller horretako taldearen eskuetara.
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Paprika Steenentzat izan da Stille hjerten egindako lanarengatik. Epaimahaiaren sari berezia berriz, Vie sauvage ekoizpen frantziarrak jaso du.
Informazio gehiago:
Sari guztien berri Donostiako Zinemaldiaren webgunean izango duzue.
ARGIAren Zinemaldia 2014 kanalean berriz, aurten ikusi diren filmei buruzko iruzkin ugari aurkituko duzue.