Euskal Herriko musika alternatiboaren elkargune izango da Bergarako Labegaraieta kiroldegi inguruan ospatuko den Ekinez Jaialdia. Bertan izango dira Brigade Loco, Tatxers, Doubling Boys eta beste hainbat.
Ekainaren 9 eta 10ean ospatuko da Bergaran Ekinez Jaialdia, Euskal Herriko musika alternatiboaren elkargunea. Guztira Euskal Herriko 28 musika taldek parte hartuko dute, iazko kopurua handituta.
Lehenbiziko egunean, ekainaren 9an, besteak beste Añube, Tatxers, Brigade Loco, Denso eta Balloon Fram taldeek joko dute. Ekainaren 10ean, oholtzara igoko dira Kaleko Urdangak, Hell Beer Boys, Sofokaos, Doubling Boys eta Against you.