argia.eus
INPRIMATU
Ekialdeko Jerusalemen turismo etikoa sustatzeko aplikazioa sortu dute
  • Boss Brothersek  eta Mundubat Fundazioak elkarlanean garatu dute “App Quds” aplikazioa, bisitariak Palestinako Lurralde Okupatuetan “turismo jasangarri eta arduratsua” egitera gonbidatuz

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko ekainaren 07a

Aplikazioa Boss Brothers eta Mundubat Fundazioak atera dute aurrera Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketari esker. Palestinako Lurralde Okupatuetako biztanleen eta kulturen eskubideak errespetatzeko aukera ematen die bisitariei aplikazio honek. Helburua turistek Jerusalem bisitatzen ari direnean Palestina bisitatzen ari direla jakitea da.

“App Quds” Palestinako Lurralde Okupatuetan turismo etikoa sustatzeko lehen aplikazioa da, eta euskaraz zein gaztelaniaz dago eskuragarri. Lau atal ditu aplikazioak:

1.      Bidaiatu baino lehenagorako informazio erabilgarria.

2.      Bitakora egiteko txantiloiak bidaian zehar.

3.      Jerusalemen ibilbide alternatiboak egiteko eta palestinarren errealitatea ezagutzeko gida turistiko bat.

            4.      180 galdera baino gehiago dituen galdetegi bat, Palestinako kultura, geografia, historia eta politikaren inguruan ikasteko.