Aquitaine.eus mugaz gaineko lankidetza programaren baitan, Euskal kultur erakundeak euskal zinemari buruzko asteburu bat proposatzen du Bordaleko Utopia zinema gela ospetsuaren partaidetzarekin antolatua izanen dena azaroaren 4 eta 6an. Bertan, Oskar Alegriaren Zumiriki eta Koldo Almandozen Oreina filmak ikusgai izanen dira, bi zinemagileen presentzian. Euskadiko Filmategiaren zuzendaria den Joxean Fernández-ek Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztuko du ere.
2016an abiatu Aquitaine.eus mugaz gaineko lankidetza programak ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena sustatzea du helburu. Lankidetza horri esker, proiektu eta lankidetza anitz sortu dira azken urteotan ikusgarrigintzan, literaturan edo arte bisualen alorretan.
Udazken honetan, euskal zinemaren aberastasuna eta dinamismoa ospatzeko, Bordaleko Utopia zinemarekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak bi eguneko fokusa eskaintzen du lankidetza programa horren baitan:
Xehetasunak