argia.eus
INPRIMATU
“Ekaitz In Da House” freestyle txapelketa ospatuko dute larunbatean Gasteizko gaztetxean
Topatu.eus @topatu_eus 2018ko urtarrilaren 16a

Sei urte bete berri dira 2012ko urtarrilaren 14an Ertzaintzak Ekaitz Samaniego gaztea atxilotu zuenetik. Hari babesa emateko eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioaren amaieran atxilotu zuten, eliza batean ezkutuan egon ostean, gasteiztarra lagun batzuekin batera pankarta batekin agertu zenean. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Segi gazte antolakundeko kide izateagatik.

Urtarrilaren 20an, larunbata, "Ekaitz In Da House" III.freestyle jaialdia ospatuko dute Gasteizko gaztetxean. Arratsaldeko zazpietan hasiko da. Hasiera "extraofizialaren" ostean, freestylerren txanda izango da. Ostean, kontzertua egongo da eta gaueko hamarretan, finala.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.