Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.
Pakistango Gobernuak nazioarteko laguntza eskatu du herrialdea jasaten ari den uholdeei erantzuteko. Ekainean hasi ziren eurite izugarriak, eta ordutik gutxienez mila pertsona hil dira uholdeen ondorioz. Gainera, 500.000 lagun inguru lekualdatu behar izan dituzte, eta milioika herritarrek jasan dituzte kalteak.
Pakistango lehen ministro Shehbaz Sharif-ek onartu du “esperotakoa baino handiagoa” dela hondamendiaren tamaina eta larritasuna. Zehaztu duenez, herritarren %15ari eragin die uholdeek, alegia, 33 milioi pertsonari. Sindh probintzia izan da kalte handienak izan dituena: hogei herri ur azpian geratu dira, eta gutxienez nekazaritzarako 800.000 hektareako lur galdu. Herrialde osoko 110 herri suntsituta daude uholdeengatik.
Germanwatch GKEak eginiko Arrisku Adierazlearen zerrendan zortzigarren postuan dago herrialdea: klima-aldaketak areagotutako hondamendien aurrean munduko zortzigarren estaturik zaurgarriena da.